miƩrcoles, 27 de mayo de 2009

Munduari itzulia,
hor gaituzu zain,
esperoan,
lozorroan,
zure zain.
Noiz arte?
Barruko indarrak bateratu arte,
barruko bildurrak uxatu arte,
ikusi arte.
Etorriko zara,
ametsetan gaudenean,
lotan,
esna,
asperturik,
bizirik,
nora ezean,
zerbaiten bila,
zure bila.
Ta aurkituko zaitugu,
ez duzu ihes egingo,
nahi zaitugulako,
behar zaitugulako.
Indarrak gureganatzen dugunean,
irtengo gara,
pauso bat ematera,
lehena,
zailena,
baina ateak irekiko diguna;
askatasunari,
bizitzari.

lunes, 11 de mayo de 2009

Munduari itzulia

Munduari itzulia ematea amets bat da.

Munduari itzulia ematea ilusio bat,

nahi bat, desio bat, behar bat da guretzat.

Amets dezagun,

eman diezaiogun munduari itzuli bat,

eman diezaiogun elkarri aukera bat;

bizitzeko,

gozatzeko,

aurrera egiteko,

edo atzera,

gure barrenera,

zergatik ez?

zerk mugatzen gaitu?

Piztu dezagun garra,

egin dezagun sua,

Zailena beti lehen pauso ematea da,

eman dezagun ba!