Munduari itzulia,
hor gaituzu zain,
esperoan,
lozorroan,
zure zain.
Noiz arte?
Barruko indarrak bateratu arte,
barruko bildurrak uxatu arte,
ikusi arte.
Etorriko zara,
ametsetan gaudenean,
lotan,
esna,
asperturik,
bizirik,
nora ezean,
zerbaiten bila,
zure bila.
Ta aurkituko zaitugu,
ez duzu ihes egingo,
nahi zaitugulako,
behar zaitugulako.
Indarrak gureganatzen dugunean,
irtengo gara,
pauso bat ematera,
lehena,
zailena,
baina ateak irekiko diguna;
askatasunari,
bizitzari.
miƩrcoles, 27 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario